2016(e)ko martxoa 1, asteartea

Lotura mota

Bi infografia hauen bidez lotura ionikoa, lotura kobalente polarra eta lotura kobalente ez-polarra noiz sortzen den hobeto ulertuko duzue.

Lehenengoan (compoundchem-en eskutik) Linus Pauling agertzen da, inoiz egon den kimikari hoberenetarikoa. Bera izan zen elektonegatibitate eskala sortu zuena. Gogoratu orokorrean hurrengoa betetzen dela: 

  • Elektronegatibitate diferentzia <0.5 lotura kobalente ez-polarra
  • Elektronegatibitate diferentzia 0.5-1.7 lotura kobalente polarra
  • Elektronegatibitate diferentzia 1.7-2 lotura kobalente polarra / lotura ionikoa
  • Elektronegatibitate diferentzia >2 lotura ionikoa
Bigarren infografia James Kennedy-rena da eta bertan lotura kimikoa agertzeaz gain uretan duten disolbagarritasuna adierazten da


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina